XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

¡Zoriyonekoa ni Santubak oi zuten arretaz Meza Santuba entzungo banu!.

Naita, beintzat, gogoa banatu nai eztet; eta zure Ordekoak egingo duban guztiya nik ere gogoz egin asmo det.

Aldarera igo aurretxoko otoitzak eriyotz-itzal eta illunbetak kenduko ziyezan Eroslea etortzeko Lege zarreko asaba Santubak zituzten gura biziyak adirazten ditute.

¿Ta obenaren mende lotsagarritikan ni noiz aterako nazu?.

Bederatzi bider esaten dan Kyrie eleison orrek Jauna, guzaz errukitu esan nai du, ta Irutasunako lagun bakoitzari iruna ematen zaizka.

¿Ta ezta nizaz errukituko? ¡Aitak egin, Semeak erosi, Espiritu Santubak berriz doitu (1) santificar ninduten!.

Gloria in Excelsis-ean Aingeru ta Artzayak Jesus jayo zanean nolako atsegiñ artu zuten gogoratu.

¡Bai maite zaitubala Jaungoikoak!.

Zugatik aur egin da ta otzikarak dardaraz daukate.

Arret'aundiz eta gogo beroz bada auspezturikan agurtu.

Goretsi aundiya zeruban Jaungoikoari ta pake gozoa lurrean gizon zintzubai: goratzen, bedeinkatzen, auspez agurtzen eta goretsitzen zaitugu Jauna.